Jakin-min eta irudikapen handiko pertsonatzat dut nire burua. Denetarik eta denengatik ikasi nahi dut beti eta, horregatik, nire bizitzari balioa gehitzen dioten pertsonaz inguratzen saiatzen naiz.
Etxekoekin eta lagunekin egotea dut gogoko, baina are gehiago ohea. Ez nuke ohea ezeren truke aldatuko. Beno, kontzertuetara joateko ez bada. Garagardoa eskuan eta musika inguruan, hor ez dut oherako gogorik. Gogoko ditudan taldeak entzutera edo berriak ezagutzera joaten naiz.
Gaztea nahiz oraindik (uste behintzat) baina, urteak igaro arren, bizitza serioegi hartzen ez duen “beti-gazte” bat izango naiz.