IGMEZL-ren informazio legala
34/2002 Legean aurreikusitako betebeharrei jarraikiz, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa (aurrerantzean, IGMEZL), LEIRE BERASALUZE AMUATEGIk adierazten du, www.saretranslations.eus LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren jabetzakoa dela, 15392445V IFZ duena, eta egoitza Ego-gain 20, behea, 20600 Eibar (Gipuzkoa) helbidean duena.
LEIRE BERASALUZE AMUATEGIk ezin du bere gain hartu orrialdeetan azaldutako informazioaren erabilera oker, desegoki edo legez kontrakotik eratorritako inolako erantzukizunik.
Legean ezarritako mugekin, LEIRE BERASALUZE AMUATEGIk ez du bere gain hartzen bere Interneteko orrialdeetan ageri diren datuek edo informazioek izan dezaketen egiatasun, zuzentasun, eguneratze eta zehaztasun ezetik eratorritako inolako erantzukizunik. LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren Interneteko orrialdeetako edukiak eta informazioa beren lana burutzeko behar bezala trebatuta dauden profesionalek gauzatu dituzte. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute goian aipaturikoa lotesten, ezta inolako iritzi edo aholku legalik osatzen ere, informazio eta dibulgazio izaera soilarekin eskainitako zerbitzu bat baita.
LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren Interneteko orrialdeek hirugarrenen beste orrialde batzuetarako loturak (estekak) izan ditzakete. Hori dela eta, honek ezin du hirugarrenen orrialdeetan azal daitekeen edukiaren erantzukizunik bere gain hartu. Webgune honetan barne hartutako testuak, irudiak, soinuak, animazioak, softwarea eta gainontzeko edukiak LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren edo bere lizentziatzaileen jabetzakoak dira. Guztiz edo neurri batean helarazi, banatu, laga, kopiatu, biltegiratu edo publikoki komunikatzeko, LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren berariazko baimena izan behar da.
Datu pertsonalen babesa
Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren araudia betez, honen bitartez, emandako datu pertsonalak LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren (15392445V IFZ duena) erantzukizunpean dagoen Kontaktuen fitxategian sartzeko baimena ematen duzu.
Tratamendu honen helburua, alde batetik, posta elektronikoa eta kontaktuen agenda kudeatu eta kontrolatzea da eta, bestetik, zure eskaerari erantzutea. Datu hauek ez zaizkie hirugarrenei helaraziko eta bildu ziren helburua lortzeko ezinbestekoak edo legezkoak diren heinean gordeko dira.
Aipatu araudian ezarriari jarraikiz, emandako baimena atzera bota ahal izango duzu, baita datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko edo ukatzeko eta datuak eramateko eskubideak erabili ere. Eskaera hauek Ego-gain 20, behea 20600 Eibar (Gipuzkoa) helbidean, edo info@saretranslations.eus helbidera posta elektroniko bat bidaliz egin beharko dira.
Halaber, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian ere erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu.
Jabetza industriala eta intelektuala
Webgune hau LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren jabetzakoa da. Web honen Jabetza Intelektualerako eskubideak eta bertako orrialdeak, pantailak, informazioa, itxura eta diseinua ustiatu eta erreproduzitzeko eskubideak LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren jabetzakoak dira; baita bertatik eskumendeko edozein sozietatetara ezarritako loturak (“hiperestekak”) ere, berariaz aurkakoa adierazten ez bada.
Web orrialde honetako izen, diseinu edo logotipo oro eta eskainitako beste edozein produktu edo zerbitzu LEIRE BERASALUZE AMUATEGIk behar bezala erregistratutako markak dira, bere eskumendeko sozietateen edo hirugarrenek zuzendutakoen bitartez.
Legezko titularra ez den eta honen berariazko baimenik ez duen beste pertsona batek marka hauek erabiltzea salatu eta jarraitu ahal izango da, Espainiako edota komunitateko Ordenamendu Juridikoan dauden legezko bitarteko guztien bitartez.
Jabetza intelektualerako eskubideak eta hirugarrenen markak era egokian nabarmenduta daude eta orrialde honetara sartzen den orok errespetatu behar ditu; horri dagokionez ERABILTZAILEAK egiten duen erabilera ez da LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren erantzukizuna izango, erantzukizun osoa erabiltzailearena izango da.
Web honetako edukiak edo orrialdeak erabilera pertsonal eta pribaturako soilik kopiatu edo deskarga daitezke. Web honetako informazioa, edukia edo ohartarazpenak kopiatzea, helaraztea, aldatzea edo ezabatzea debekatuta dago, LEIRE BERASALUZE AMUATEGIren aurretiko baimen idatzirik ez badago.
LEIRE BERASALUZE AMUATEGIk ez die erabiltzaileei bere softwarearen jabetza besterentzen. Erabiltzailea da softwarea grabatzen den euskarriaren jabea. LEIRE BERASALUZE AMUATEGIk jabetza industrial eta intelektualerako eskubide guztiak ditu, softwarea barne. Erabiltzaileak webgune honen softwarea bere terminalera eramaten badu, ezingo du ikertzeko disekzionatu eta ezkonpilatu, hau da, jatorrizko xede-kodearen bertsioa edo hizkuntza beste kode edo hizkuntza batera itzuli.
Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Baldintza orokor hauek Espainiako Legediak zuzentzen ditu, eta Epaitegi eta Auzitegi espainiarrek aipatu baldintzak interpretatu, aplikatu eta betetzearen inguruan egon daitezkeen alderdien berri izateko eskumena dute. ERABILTZAILEAK, lege-ohar honetan batutako baldintza orokorrak onartzearekin, Prozedura Zibilaren Legea aplikatuz egoki dakiokeen edozein foruri uko egiten dio.