Osasun zientzietako profesionalek, ikertzaileek, zientzia irakasleek, besteak beste, sarri, haiek argitaratu aurretik testuak idatzi, itzuli edo zuzendu behar izaten dituzue.
Ez da erraza izaten testua samurra ez delako eta denbora gutxi izaten duzulako.
Maiz, espezializatu gabeko itzultzaileen esku uzten dituzue, denbora eskasiagatik gehienbat. Askok ez dituzte halako gaiak menderatzen, ez dakizkite zein diren testu zientifikoak idazteko arauak edo unitate zientifikoen nazioarteko sistemaren arauak, eta itzulpenek akatsak izaten dituzte, ezjakintasunaren eta gaia ez menderatzearen ondorioz.
18 urteko eskarmentuak eta gure bezero anitzek horren fede ematen dute.
- Maria sendagilea da Euskadiko ospitale batean. Lan askoren ondoren, izen handiko argitalpen baterako artikulu bat idatzi zuen. Bere izen ona, ospea, curriculuma zegoen kolokan. Atzera bota zioten artikulua akats linguistikoak zituela esanaz. Sare Translations-era jo eta bere arazoa konpondu genuen. Azkenik, artikulua argitaratu zioten.
- Argitaletxe batek hegaztien katalogo bat argitaratu beha zuen. Hainbat hizkuntzarako itzultzaileen talde bat eratu genuen. Eusko Jaurlaritzak itzulpenak zuzendu, onartu eta argitaratu zituen.
- Hainbat enpresa farmazeutikorekin, klinikorekin eta erietxerekin zein zentro zientifikorekin lankidetza-harremanetan dihardugu etengabe, aspalditik. Haientzat saiakuntza-protokoloak, baimen informatuak, eskuorriak eta prentsa-oharrak itzultzen ditugu, esaterako.
Itzulpen Teknikoak
Sare Translations ingurune oso industrializatu batean dago kokatuta. Sektore horrek eragin garrantzitsua izan du betidanik guregan.
Gure gurasoen eta aiton-amonen tailerretako, lanabesen edo materialen inguruko kontuak entzuten haziak gara. Eskualdean industriarekin lotutako lanbide heziketako ikastetxe nabarmenak ditugu.
Itzulpen zientifikoarekin gertatzen den bezala, gaia ezagutzen duen norbaiten lana beharrezkoa da, haiek idazteko arauak, unitateen nazioarteko sistema eta erabiltzen diren teknikak ezagutzen dituen norbaitena.
Gure kultura ondarea da. Hala lantzen dugu.
Kontu handiz eta zehaztasunez lantzen dugu itzulita behar duzun materiala: katalogoak, web orriak, bideo korporatiboak, bilerak edo baita erakusketentzako materialak ere
- Bezero enpresa batek Asiako enpresa kolaboratzaile baten posta elektronikoa, haiek ulertzen ez zuten hizkuntza batean. Sare Translations-en lanari esker, mezua ulertu eta hirugarren haren porrotari garaiz erantzun ahal izan zion.
- Liburuxkak, katalogoak edo dokumentu teknikoak hizkuntza bat baino gehiagora itzultzen dizkiegu hainbat enpresari. Gehien eskatzen dizkigutenak: ingelesa, errusiera, alemana, euskara…
- Industria sektoreko hainbat enpresarekin egiten dugu lan, bai testuak itzultzen, bai haien bideoei azpitituluak jartzen, eta baita bileretan bitartekari edo interpretazio lanak egiten.
Kontaiguzu zure kasua
Nahiago buduzu telefonoz kontatzea
Deitu konpromisorik gabe
943 256 613