Zure beharrak, xede-audientzia, ezaugarriak eta berezitasunak aztertu ondoren, guk egingo genukeen lanaren aurrekontua bidaliko dizugu (inolako konpromisorik gabe), zure enpresaren edo entitatearen neurrira, emaitza originala emateko.
Gure prozedura
Ez gara makinak
Nahiz eta tresna teknologikoak erabiltzen ditugun bezero bakoitzaren testuak uniforme gera daitezen.
Zure mezuak desberdinak izango dira
Abalatzen gaituen ibilbide luzea dugu.
Zure kasua bereizita aztertuko dugu
Zure enpresaren edo kasuaren inguruan zenbat eta informazio gehiago eman, hobe. Azaldu iezaguzu zure beharrak zein diren eta zein bezero notari zuzenduta dagoen, hobeto uler dezagun zein den irtenbide onena eta nor den lagun zaitzakeen pertsona egokiena.
Mundu osoko itzultzaileen sarea
Mundu osoko bertako itzultzaileen sare bat dugu, eta haiek ere gure ikuspegi berbera dute. Lan horiek kudeatuko dizkizugu. Harreman zuzena eta adeitsua dugu beste hizkuntzetara itzultzen duten ohiko kolaboratzaileekin.
Balio erantsia
Testuei balioa erantsiko diegu, zure enpresaren edo entitatearen irudia hobetze aldera. Bezeroak irabaziko dituzu, irudia hobetuko duzu, onurak areagotuko dituzu.
Ama-hizkuntza
Beti itzultzen dugu ama hizkuntzara eta gure espezialitatearen barruan.
Eduki sinesgarriak
Gertutik ezagutzen ditugu tokiko zein eskualdeko errealitateak, arlo kulturalak eta hizkuntzak eta, ondorioz, eduki errealagoak, sinesgarriagoak eta egokiagoak sortzen ditugu
Zentzudun epeak eta tarifak
Zure epeak zehaztuta, haien arabera antolatuko dugu lana. Dena aldi berean ordaindu ordez, nahiago duzu ordainketa zatikatzea? Posible da. Deitu edo idatzi eta aztertuko dugu nola egin.
Kontaiguzu zure kasua
Kontaiguzu zuri buruz edo zure enpresari buruz gehiago eta zure beharretara egokituko gara.
Nahiago buduzu telefonoz kontatzea
Deitu konpromisorik gabe
943 256 613