Atsegina naiz, hala diote, eta oso familiakoa. Primeran pasatzen dut nire ilobarekin, eta asko gustatzen zait lagun artean egotea.
Ez dakit zer daukadan, baina fidagarria naizela dirudi, dena kontatzen didate eta! Entzuteko eta ahal dudanean laguntzeko prest nago beti, eta gauzei alde ona ateratzen diet.
Pila bat gustatzen zait malkoak atera arte barre egitea, baina gehien maite dudana itsas brisak aurpegian joten didanean da, udan, hondartzan, eta baita oporretan edozein lekura noala eta hegazkina hartu behar dudanean dudan urduritasuna sentitzea ere.