Itzulpenak eta lokalizazioak

Mezu elektronikoak, liburuxkak, web orri orokorrak, makinen gidaliburuak...
Itzulpen arrunten ikonoa
Itzulpen arruntak

Marketin arloko profesionalek ongi dakite zein garrantzitsua den posta edo komunikazio zuzenak erabiltzea. Bezeroak ingelesa ulertzen badu ere, bere hizkuntzan idatzitako mezua urrutirago iritsiko da.

Kanpoko merkatuetako mezuren bat jaso duzu eta ez dakizu hari nola erantzun? Ongi ulertu duzun ere ez dakizu?

Zure enpresako ohiko itzulpen orokorrentzat “tarifa laua” zehaztu dezakegu.

Dokumentuen adibideak: erakunde ofizialen web orriak, prentsa-oharrak, posta elektronikoak, kartelak eta flyerrak, dokumentu ofizialak.

Itzulpen medikuen ikonoa
Itzulpen medikuak

Itzulpen medikuek terminologia, kontzeptu eta formatu oso bereziak, erabiltzen dituzte oro har, are gehiago azken erabiltzailea ere medikuntzako profesionala denean.

Osasun arloko profesionalei zuzenduta daudenean, baina baita azken erabiltzaileak gaixoak direnean ere, erabilitako lengoaia zaindua eta zehatza izan behar da.

Itzulpen medikoen zuzentasunaren garrantzia nabarmena da, izan ditzakeen eragin larriak direla-eta, gehienbat.

Ezinbestekoa da itzulpena zehatza eta kalitatezkoa izatea. Bermerik onena itzultzailea gaian aditua izatea da.

Dokumentuen adibideak: erabilera-orriak, ikerketa klinikoak, tresna medikuen katalogoak, gaixoen txostenak, historia klinikoak, baimenak, inkesta medikuak, baiezkoak.

Itzulpen turistikoen ikonoa
Itzulpen turistikoak

Hainbat motatako dokumentu ugari itzultzen ditugu espainiar zein frantziar kostaldeetako hainbat enpresa, hotel-kate eta kanpinentzat.

Dokumentuen adibideak: web orriak, flyerrak, hotel-kateen, kanpinen, atrakzioen kartelak, jaialdien programak, kultura programak, gonbidapenak.

Itzulpen teknikoen ikonoa
Itzulpen teknikoak

Itzulpen medikuaren kasuan bezain nabarmena ez bada ere, zalantzarik gabe, itzulpen teknikoak zuzenak eta zehatzak izan behar dira.

Industriak erabiltzen dituen dokumentuak guztiz zehatzak izan behar dira. Ezin dute zalantzarik edo datu okerrik eduki. Hobe da itzultzaile eta zuzentzaile espezializatuen talde baten eskuan uztea.

Dokumentu horien adibide dira: makina erremintako eskuliburua, industriako web orriak, produktuen aurkezpenak, automobilgintzako dokumentuak.

Zinpeko itzulpenen ikonoa
Zinpeko itzulpenak

¿Tiene que presentar algún documento oficial bat beste hizkuntza batean aurkeztu behar al duzu? Ez zaitez kezkatu. Geuk egingo dizugu. Kanpo arazoetako Ministerioak ziurtatutako itzultzaile baten zigiluarekin bidaliko dizugu itzulpena.

Itzulpen zientifikoen ikonoa
Itzulpen zientifikoak

Testu zientifikoek itzulpen arruntena baino hizkuntza espezifikoagoa eta konplexuagoa erabiltzen dute. Ezin diogu eskatu hura ulertzen ez duen norbaiti testu konplexu bat itzultzea. Zientzietan adituak diren itzultzaileek esku artean dutena ulertzen dute.

Dokumentuen adibideak: ingurumen ikerketak, tesiak, zientzia arloko artikuluak, abstract-ak, biologiako liburuak, zientzia arloko testuliburuak.

Lokalizazioen ikonoa
Lokalizazioak

Egungoa bezain mundu globalizatuan, oso ohikoa da Web edukien, aplikazioen edo programa informatikoen aplikazioen edo programa informatikoen garapenek euren eskaintza beste herrialde batzuetako hizkuntzetara hedatu nahi izatea. Mugikorren, programen eta ingurune informatikoen softwareen lokalizazioak egiten ditugu.

yellow-triangel sky-triangel

Lagun zaitzakegu?

Kontsulta iezaguzu edozein beharri buruz konpromisorik gabe