Zerbitzu linguistikoak

Itzulpenak dira gehien eskatzen diguten zerbitzua. Baina horrek ez du esan nahi hori bakarrik eskaintzen dugunik. Zure eguneroko gauzentzako edo egun berezientzako irtenbide linguistikoak eskaintzen ditugu.
Itzulpen eta lokalizazioen ikonoa
Itzulpenak eta lokalizazioak

Mezu elektronikoak, liburuxkak, web orri orokorrak, makinen gidaliburuak…Zuk behar duzuna, konfidentzialtasun osoarekin.

Hauek dira gure itzulpen espezialitateak: Zientifikoak, Medikuak, Teknikoak, Turistikoak, Orokorrak, Zinpekoak eta Lokalizazioak.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko kideak gara.

Kontsulta egin
yellow-triangel sky-triangel
Zuzenketen ikonoa
Zuzenketak

Transmitituko duzun mezua zuzena dela ziurtatu nahi al duzu? Testua berrikusiko dizugu. Gaizki idatzia egotea, testua pobrea izatea edo akatsez josita egotea larrutik ordain dezakezu. Zuk prestatutako dokumentu profesionalak ez dira halakoak izango akatsen bat badute eta zuzenketa profesional batek zuzendu ez baditu.

Zuzenketak ere, jakina, testuaren xede hizkuntza ama hizkuntza duten profesionalek egiten dute.

Berrikusketa tekikoak eta zientifikoak, testuliburuak, marketineko testuak, tesinak…

Kontsulta egin
Transkripzio eta azpitituluen ikonoa
Transkripzio eta azpitituluak

Gorde zuen bideoen edukiak idatziz. Esan zenaren edo azaldu zenaren inguruan zalantzarik ez dadin egon. Bideotik zein audiotik abiatuta.

Esperientzia dugu Herri Administrazioko transkripzioetan. Transkripzioak edo azpitituluak hizkuntza berean edo itzulita. Programa aurreratuak eta esperientzia handiko profesionalak ditugu.

Kontsulta egin
yellow-triangel sky-triangel
Interpretazioen ikonoa
Interpretazioak

Bitartekorik behar al duzu bezeroak enpresa bisitatzera etortzen zaizkizunerako?

Ez ezazu konferentziarik galdu, ez dadila izan hizkuntza oztopoa. Interpreteak eta bitartekoak lortuko dizkizugu.

Kontatu iezaguzu zer behar duzun. Irtenbideak proposatuko dizkizugu.

Kontsulta egin
Lokuzioen ikonoa
Lokuzioak

Gure oinarrietako bat ama hizkuntzara itzultzen duguna izanik, lokuzioak ere, jakina, ama hizkuntzara egiten dituzten profesionalen eskutan uzten ditugu. Bideo korporatiboa egiten lagunduko dizugu.

Kontsulta egin
yellow-triangel sky-triangel
Konferentzietarako eta azoketarako materialen prestaketen ikonoa
Konferentzietarako eta azoketarako materialen prestaketa

Azokaren batean edo hitzaldiren batean hartzeko asmorik al duzu? Kartel, liburuxka, flyer eta gainerako materiala hainbat hizkuntzatan behar al dituzu? Eskatu aurrekontua eta gu arduratuko gara horretaz.

Esan zein diren zure beharrak eta guk lagunduko dizugu azokarako behar duzun guztia prestatzen: kartelak eta flyerrak hainbat hizkuntzatan, loturak…

Kontsulta egin
Transkreazio eta izenen balioztatzearen ikonoa
Transkreazioa eta izenen balioztatzea

Zure testuak erakargarriak egingo ditugu hizkuntza guztietan.

Leloak eta publizitate-kanpainak sortzen ditugu hainbat hizkuntzatan.

Zure marken eta produktuen izenak ebaluatuko ditugu beste herrialdeetan, mundu osoko hizkuntzalariak baliatuta. Ziurtatu zure izen komertziala egokia dela. Hainbat aukera aztertuko ditugu eta haiek baloratuko ditugu: ahoskatzeko zailtasuna, beste izen batzuekin antzekotasuna, esanahi okerra, eta abar. Nahiz eta guretzat izen egokia izan, baliteke munduko beste puntan esanahi okerra izan dezakeelako.

Kontsulta egin
yellow-triangel sky-triangel
Kultura arteko aholkularitzaren ikonoa
Kultura arteko aholkularitza

Gaizki ulertuak saihesteko, gure kulturaren eta merkatuaren eta besteenen arteko desberdintasunak ulertu behar dira.

Negozioak ez dira berdin egiten merkatu guztietan.

Besteekin harremanetan jartzeko eta haiekin negozioak egiteko modurik onena ezagutu nahi al duzu? Guk lagunduko dizugu.

Kontsulta egin

Testigantzak

Gure bezeroek gure gainean diotena

Konpromiso gabeko aurrekontua eskatu

Botoian klikatu eta formularioa bete aurrekontua eskatzeko