Nor garen

Sare Translations-en aurkezpen laburra

Gaur egungo mundu globalizatu honetan zure enpresak gainditu behar izaten dituen oztopo linguistiko eta kulturalei aurre egiten laguntzeko lan egiten duen enpresa bat gara.

Euskadin dugu egoitza, baina mundu mailan dugu, hedatuta lankideen sarea, herrialde gehienetan. Beste kultura eta merkatuetarako sarbidea gara, baina baita haietatik guregana datozenentzat ere. Hizkuntza unibertsala ingelesa bada ere, guri zuzentzen direnean gure hizkuntzan hitz egitea dugu gogokoen. Erantzun hobea lortuko dugu eta gaizki ulertuak saihestuko ditugu horrela.

Garrantzitsuena bezeroa gure lanarekin pozik uztea da, eskaintzen duen proiektuan ahalik eta segurtasun handiena izan dezan. Zure produktua saltzeko lehenengo urratsa, gakoa irudi ona emateko.

Itzulpenen kalitatea

Itzulpenen kalitatea da garrantzitsuena, are gehiago salmenta hartu-emanetan. Kalitate hori bermatzeko hauek dira gure hiru oinarriak:
1. Beti itzultzen dugu ama-hizkuntzara

Profesionalek euren ama-hizkuntzara itzulitakoa lan hobezina dela uste dugu. Proba bitartez egiaztatzen ditugu itzultzaileen kalitatea eta sektorean duten esperientzia hartzen dugu kontuan euren ama hizkuntzara itzultzen duten itzultzaileak.

2. Gai eta testu mota horretan espezializatutako itzultzaile batek egingo du itzulpena

Denok aurkitu dugu noizbait egoera edo gai zehatz baterako termino edo estilo okerrarekin itzulitako testuren bat edo beste. Terminoak eta estiloa aldakorrak dira. Sektore edo gai zehatz batean espezializatuta dauden itzultzaileekin egiten dugu guk lan, gaizki ulertuak eta estilo ezegokiak saihesteko, negozioak ez zapuzteko eta gure bezeroak izan daitezkeenak ez daitezen gure lehiakideengana joan.

3. Bezeroari entregatu aurretik, beste profesional batek zuzentzen ditu testuak

Lau begik bik baino gehiago ikusten dutelako, eta guztiok egin ditzakegulako hanka-sartzeak, baina baita hobetzeko marjina ere badagoelako, bezeroari kalitate hobea eskaini aldera.

yellow-triangel sky-triangel

Bezeroak

Gugan konfiantza jarri duten enpresak
yellow-triangel sky-triangel